XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta hutsen ardura, beraiei pertsonalki eratxikigarria zaien neurrian.

3. Oso hauste larriak dira:

a) Derrigorrezko Erreserba Fondoari eta Koperatiba Heziketa eta Sustapenerako Fondoari lege honetan zehaztutako eskuerango gaindikinen gutxieneko hainbatekoak ez ematea edo, legean ezarritakoa hautsiz, galerak egoztea.

b) Koperatiba Heziketa eta Sustapenerako Fondoa lege honetan zehaztutako helburuetarako ez erabiltzea.

c) Elkartearen nahitaezko fondoak edo kitapenaren ondorioz gera dadin ondasun garbia bazkideen artean banatzea, horrela legean ohartemandakoa hautsiz.

d) Lege honetan aitortutako koperatiba-hatsapenak haustea, edo koperatiben egituraz baliatzea, hauekin zerikusirik ez duten helburuak ezkutatzeko.

e) Lege honek ezarritako mugak gaindituz, inoren konturako langileak akuratzea, bai eta legean besteekiko eragiketetarako ohartemandako gehieneko ehunekoak gainditzea.

f) Urteko kontuak koperatibaz kanpoko kontu-ikuskaritzaren menpe ez jartzea, lege honetan zehaztutako kasuetan.